MENUA
EBA S.L.

GAZTELANIA EUSKARA

BERRIAK > EBA.k, Lazarraga 2022 Saria jaso du, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanagatik


EBA.k, Lazarraga 2022 Saria jaso du, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanagatik

EBA.k, Lazarraga 2022 Saria jaso du, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanagatik
29/11/2022


Azaroaren 24an, LAZARRAGA SARIAK 2022 sari-banaketa ekitaldia egin zen Gasteizko Artium museoan, eta bertan izan ziren Arabako lan-munduko, euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariak.

 

Lehiaketa, Bai Euskarari Elkarteak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria, Rober Gutierrez, eta Arabako ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, hitzaldi bana eman zuten.

 

EBAk, Bai Euskarari Ziurtagiria duenak, Lazarraga 2022 Saria jaso zuen Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanagatik.

 

Arabako bost entitatek jaso zuten saria, lan-eremuan euskaraz errazteagatik.

 

Ramiro Gonzalezek nabarmendu duenez, “Araban gero eta enpresa gehiago ari dira modu lehiakorrean berritzen, euskara bere kudeaketan txertatuz, bai bezeroekin, bai hornitzaileekin”. Adierazi duen moduan, “aldaketak gertatzen ari dira eta, pixkanaka, enpresak, merkataritza, ostalaritza eta beste erakunde batzuk jabetzen ari dira euskara sustatzea eta erabiltzea onuragarria dela".





Lan egin nahi duzu? EBArekin bat egin Lan egin nahi duzu? EBArekin bat egin







EBA S.L.
EBA S.L.: Ozeano Barearen Kalea 21-23 zk, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) | Tel: 945 15 17 05 | Fax: 945 15 00 41 | estudios@ebasl.com