EBA S.L.

GAZTELANIA EUSKARA

OHARPEN LEGALA



Web-orri honen edukia informatiboa da soilik, bertako informazioaren edukia dela eta, igorleak ez du kontratuzko erantzukizunik bere gain hartuko.

Grupo San Joseren web-orriek honek burutzen dituen jardueren, produktuen eta zerbitzuen inguruko informazioa eskaintzen dute.

(I) Grupo Sanjosek web-orrian eskaintzen duen informazioa aurkezpeneko informazio soiltzat jo behar du erabiltzaileak, eta ez da erabakiak hartzeko datu erabakigarritzat hartu behar. Grupo Sanjosek, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartuko informazioa modu oker horretan erabili dela egiaztatzen bada. Informazio hori, gainera, Espainian indarrean idauden legeen pean dago, eta ez dago beste estatu batzuetako jurisdikziopean diharduten erabiltzaileei zuzenduta, baldin eta estatu horietan beste betekizun batzuk eskatzen badira zerbitzuak eta/edo finantza-produktuak eskuragarri jartzeko, zabaltzeko eta horien gaineko publizitatea egiteko.

(II) Grupo Sanjosek www.gruposanjose.biz web-orrian jasotako informazioa eguneratzeko, caldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, eta informazio horretara jotzeko mugak ezarri ahal izango ditu, baita sarbidea ukatu ere, aurretiaz horren berri eman gabe. Grupo Sanjosek eskubidea du, bereziki, web-orrirako sarbidean mugak ezartzeko edo edo sarbidea bera ukatzeko edo ezabatzeko, baldin eta berarekin zerikusirik ez duten egitate edo edo inguruabarren ondorioz zailtasun teknikoak sortu badira eta zailtasun tekniko horien eraginez, bere webgune hori egokiro jarduteko hartu diren segurtasun-maila estandarrak murriztu edo bertan behera geratu badira.

(III) Grupo Sanjose ez da sekula izango webgunean sartzeagatik edota hura erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren erantzule, eta kalte-galera horien barruan aintzat hartuta daude, besteak beste, informatika-sistemetan eragindakoak edo birusen eta/edo informatika-erasoen eraginez sortutakoak, horietara mugatzen ez badira ere. Grupo Sanjose ez da erantzule izango erabiltzaileek webgunea gaizki erabiltzeagatik jasan ditzaketen kalteen aurrean, eta are gutxiago telekomunikazioetan gerta daitezkeen erorketa, eten, falta edo akatsen aurrean.

(IV) Grupo Sanjosek ez du erantzukizunik hartzen bereak ez diren eta beste iturri batetik datozela adierazten den informazioen egiazkotasuna, osotasuna eta eguneraketa direla-eta. Era berean, ez du erantzukizunik izango www.gruposanjose.biz web-orrian hiperesteka edo esteka bidez erabiltzaileentzako informazio-iturri osagarri modura eskaintzen diren beste webgune batzuetako informazioen gainean; izan ere, informazio horiek dagozkien webguneen titularrek ezartzen dituzten betekizunak eta baldintzak bete beharko dituzte, eta Grupo Sanjosek ez du inolako erantzukizunik hartuko informazio horiek erabiltzeagatik eragin litezkeen kalteak direla-eta. Hiperesteka horiei dagokienez, ez da inolaz ere ulertu behar Grupo Sanjosek gomendatzen, babesten edo zabaltzen dituenik horietan ageri diren informazioak, produktuak edo/eta zerbitzuak ezta, oro har, hiperesteka horietan jasotzen diren edo nolabait zabaltzen diren hirugarren batzuen titularitatepeko edukiak ere.

(V) Grupo Sanjosek ez du erantzukizunik izango, baldin eta paperezko dokumentuen eta bere webgunean argitaratutako bertsio elektronikoaren artean behin-behingoz desberdintasunen bat badago.

(VI) Webgune hau oso-osorik dago babestuta Jabetza Intelektual eta Industrialaren Araudiaren bidez; babestuta daude, beraz, bai webguneko osagai guztiak (testuak, irudiak, markak, logotipoak, audio-fitxategiak, sofware-fitxategiak, kolore-konbinazioak) baita edukien egitura, hautaketa eta antolamendua ere. Hortaz, webgunea ezin da ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, jendaurreko komunikazioan erabili, laga edo eraldatu; orobat, ezin da berariaz baimendu ez den moduren batean zabaldu.

Webgune honetan sartzeak ez die erabiltzaileei inolako eskubiderik edo titulartasunik ematen webgune honetako edukien jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideen gainean website.

Grupo Sanjosek aukera izango du egoki diren legezko ekintzak abian jartzeko jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideak hausten edo urratzen dituzten erabiltzaileen kontra.

(VII) Webgune honen titularra da Grupo Empresarial San José S.A. elkartea, Rosalía de Castro kalea 44. behea, 36001, Pontevedra helbidea eta IFK A36046993 duena eta Pontevedrako Merkataritza Erregistroan izena emanda duena: Elkarteen 586. liburua, 88. orrialdea, 8119. orrialdeko 1. inskripzioa. Harremanetarako helbide elektronikoa: estudios@ebasl.com







EBA S.L.
EBA S.L.: Ozeano Barearen Kalea 21-23 zk, 01010 Araba, Vitoria-Gasteiz | Tel: 945 15 17 05 | Fax: 945 15 00 41 | estudios@ebasl.com