

EBAk Hondarribian (Gipuzkoa) egingo du Bidasoako Ospitaleko Bloke Kirurgikoaren barne-birmoldaketa
11/12/2025
Osakidetza (Euskal Osasun Zerbitzuak) EBAri esleitu dizkio Bidasoako Ospitaleko Bloke Kirurgikoaren barne- birmoldaketako obrak. Bloke Kirurgiko horrek 16.000 metro koadroko azalera eraikia du guztira.
Proiektuak lau fase ditu, eta, batez ere, eraikinaren bigarren solairuari eta barruko patioei eragiten die (6.000 metro karratu baino gehiago). Hala, kirurgia-eremua modernizatu eta handitu egingo da, guztira 6 ebakuntza-gela izateko: 4 ebakuntza-gela CMIkoak (Kirurgia Handi Ospitaleratzekoak) eta 2 ebakuntza-gela CMAkoak (Kirurgia Txiki Anbulatoriokoak).