


EBAk Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikin berria eraikiko du Bilbon (Bizkaia)
17/03/2025
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak EBAri esleitu dizkio, Viuda de Sainz/Urbelan/Emartin Facilities aldi baterako enpresa-elkartearekin batera, Bilboko (Bizkaia) Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikin berriko obrak. Eraikin honek ia 40.000 metro koadroko azalera eraikia izango du, eta BIM metodologiaren arabera gauzatuko da.
Proiektu honek eraikin berri baten eraikuntza integrala dakar. Eraikin honek kanpo kontsulten, farmazia zerbitzuaren eta paziente anbulatorioari lotutako erradiodiagnostikoaren eremuak eta prozedura anbulatorioen eremu txiki bat hartuko ditu. Programak sestra azpiko 4 solairu, beheko solairu komun bat eta lehenengo solairutik aurrera ateratzen diren bi bolumen ditu.
Kaputxinoen kalera ematen duen bolumenak (A blokea) beheko solairua eta sestra gaineko 4 solairu ditu. Bestalde, Gurtubay kalera ematen duen bolumenak (B blokea) beheko solairua eta sestra gaineko 3 solairu ditu.
Eraikinaren erabilerak direla-eta, teknika eta teknologia berriak agertzearen ondorioz etengabe aldatzen ari denez, malgutasun handiko eta etorkizunean izan daitezkeen beharretara erraz egokitzeko eraikin bat planteatzen da.
Era berean, arkitekturaren eta ikusizko inpaktuaren ikuspegitik (Basurtuko Ospitalearen multzoaren barruan dago, eraikin babestuen aurrean), ospitale-ingurunearekin ezin hobeto integratutako eraikin moderno bat diseinatu da, duen erabilerarekin eta eraikinaren orientazioekin koherentea den adierazpenarekin, hurbil dauden eraikin babestuekin elkarrizketa formala ezarriz.