MENUA
EBA S.L.

GAZTELANIA EUSKARA

BERRIAK > EBAk Beta 2 eraikina eraikiko du Bilbon


EBAk Beta 2 eraikina eraikiko du Bilbon

EBAk Beta 2 eraikina eraikiko du Bilbon

EBAk Beta 2 eraikina eraikiko du Bilbon

EBAk Beta 2 eraikina eraikiko du Bilbon
17/12/2019


Bilboko Udalak Beta 2 eraikina birgaitzeko obren II. fasea esleitu dio EBA-ri, erabilerarik ez duen eraikin industriala Mondragon Unibertsitateak irakaskuntzan erabiltzeko egokituko du.

 

Eraikina beheko solairuan eta beste hiru solairutan bananduta dago, II. fase honetan fatxadak modu integralean birgaituko dira eta beheko eta lehen solairuak egokituko dira. Proiektuaren helburuetako bat higiezinaren izaera industrialari eustea da, bai kanpoan zein barruan.

 

Beheko solairuan atondo zabal bat egongo da, solairua bi gune bereizitan banantzen duena: alde batetik, taberna, 2 jangela eta sukalde bat dituena, eta, bestetik, irakaskuntza-jarduerarako beste eremu bat, 10 gela, 6 bilera-gela eta auditorio-gune bat, eta abar dituena.

 

Lehenengo solairua 17 geletan, irakasleentzako gela 1, liburutegia, komunak eta idazkaritza eta administrazio guneak daude.

 

Eraikina As Fabrik proiektuaren barruan dago, Udalak tokiko hainbat bazkideren laguntzarekin bultzatutako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren ekimenaren barruan, prestakuntza emateko, networking ekintzak antolatzeko, startup-ak merkaturatzen laguntzeko eta 4.0 industria deiturikoa sustatzeko erabiliko da.

 





Lan egin nahi duzu? EBArekin bat egin Lan egin nahi duzu? EBArekin bat egin







EBA S.L.
EBA S.L.: Ozeano Barearen Kalea 21-23 zk, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) | Tel: 945 15 17 05 | Fax: 945 15 00 41 | estudios@ebasl.com